214. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Trukerako eskaintza publikoa, 1. poligonoko 859. eta 860. lurzatiena

Artaxoako Udalak, 2018ko urriaren 4an egin osoko bilkuran, onetsi zuen hasiera ematea lurzati hauen trukerako espedienteari: 1. poligonoko 859. eta 860. lurzatiak, Udalarenak, eta 1. poligonoko 2072. lurzatia, Artaxoako Ospitale Santuko Patronatuarena. Xedea da bertan gizarte eta kultur zentro bat ezartzea.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 130.2 artikuluan xedatuarekin bat, trukerako eskaintza publikoa egiten da, eta aipatu espedientea jendaurrean egonen da, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzen denetik, bidezko alegazioak, eragozpenak edo oharrak aurkez daitezen, edo, kasua bada, beste ondasun batzuk aurkez daitezen, nahi den helburua lortzeko egokiak direnak.

Erreklamaziorik aurkezten bada, edo, kasua bada, egokiak diren beste ondasun batzuk aurkezten badira, Osoko Bilkurak espresuki erabakiko du erreklamazioen ebazpenari buruz eta espedientearen behin betiko onespenari buruz.

Hala izan ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurretik aipatutako jendaurreko epea iragandakoan, eta onetsitzat joko da adierazitako trukea.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2018ko urriaren 18an.–Alkatea, Adolfo Vélez Ganuza.

Iragarkiaren kodea: L1812548