2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAKIL
1/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Alkatetzak 2018ko irailaren 13an eman 145/2018 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen aurrekontu-aldaketa egiteko 1/2018 espedientea.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin bat egin da aldaketa hau.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan 15 egun balioduneko epean, nahi duenak aztertu eta, hala badagokio, egokiak iruditzen zaizkion erreklamazioak aurkez ditzan.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira.
Arakilen, 2018ko urriaren 5ean.–Alkatea, Francisco Javier Huarte Garro.
Iragarkiaren kodea: L1812445