214. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZAGRA

Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, administrari laguntzaile lanpostua aldi baterako kontratu bidez betetze aldera

Azagrako Udaleko alkateak 2018ko urriaren 25ean emandako ebazpenaren bidez deialdia onetsi zen izangaien zerrenda bat hautaproben bitartez eratzeko, administrari laguntzaile izateko lanpostuan aldi baterako kontratazioaren bidez aritzeko, Azagrako Udalean sortzen diren beharrei erantzun beharrez. Deialdia argitara ematen da, bai eta hura arautuko duten oinarriak ere:

Azagran, 2018ko urriaren 25ean.–Alkatea, Ignacio Gutiérrez Sánchez.

DEIALDIAREN OINARRI ARAUEMAILEAK, IZANGAIEN ZERRENDA BAT ERATZEKO ADMINISTRARI LAGUNTZAILE LANPOSTUA ALDI BATERAKO KONTRATU BIDEZ BETETZEKO AZAGRAKO UDALAREN ZERBITZURA

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen helburua da Azagrako Udalaren zerbitzuko administrari laguntzaile lanpostuak aldi baterako kontratu bidez betetzeko izangaien zerrenda bat eratzea, entitate horretan sortzen diren beharrei erantzutearren.

Probak gainditzen dituztenak izangaien zerrenda batean sartuko dira, Azagrako Udalean administrari laguntzaile lanpostuak aldi baterako betetzeko.

Zerrenda hau eratzean, aurretik izan litezkeen beste guztiak bertan behera geldituko dira.

Lan-poltsa horrek gehienez lau urte iraungo du, eta epe hori Alkatetzaren ebazpen bidez luzatu ahalko da.

1.2. Lana Azagrako Udalaren arloetako edozeinetan egin beharko da.

1.3. Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei dagozkien D mailako ordainsariak ditu lanpostuak, baita plantilla organikoan soldatarako ezarritako osagarriak ere.

Bere mailako eta kategoriako eginkizun orokorrak beteko ditu, besteak beste, jendea hartzea, ordenagailuak erabiltzea, testu-tratamenduak, kudeaketa-programa eta, oro har, berezkoa duen kategoriaren barrenean agintzen zaizkion lan guztiak.

1.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio-organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute. Gainera, alor jakin bati atxikitzeak ez dakar kontratatuaren mugiezintasuna, administrazioaren zuzendaritza ahalmenarekin bat etorriz. Ahalmen hori baliatuz, kontratatutakoak alor batean baino gehiagotan egin dezake lan lanaldi berean, lanaldiaren ordutegia kasuan kasuko zerbitzuen beharren arabera banatuz.

2. oinarria.–Izangaien betebeharrak.

2.1. Prozesu honetan onartua izateko, izangaiek beharkizun hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

a) 16 urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.

b) Espainiar nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa. Era berean, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo, adin horretatik gorakoak izaki, haien kontura bizi badira.

c) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

d) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Eskola Graduatuaren titulua, Lanbide Heziketako lehen mailakoa edo horien baliokide bat izatea, edo izateko maneran egotea (titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina).

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia izan ez izana, ezta diziplinako kaleratze bidez bidali izana ere.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, beren estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez dutela adierazteko.

2.2. Baldintza horiek guztiak agiri bidez egiaztatu beharko dituzte hautatzen diren eta aldi baterako kontrataziorako deia jasotzen duten izangaiek, adierazten zaien unean, kontratua formalizatu aurretik.

Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan salbu, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izango dira kontratatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela eta legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira aurreko baldintzak, eta hautaketa-prozedurak eta kontratazioak iraun bitartean beharko dira bete.

3. oinarria.–Eskabideak.

3.1. Eskabideak Azagrako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu behar dira edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz, I. eranskinean jasotzen den eskabidearen ereduarekin bat.

3.2. Izangaiek eskabidearekin batera aurkeztu beharko dituzte NANaren edo haren baliokidea den agiriaren fotokopia eta deialdi honetako 2.1.d) oinarrian eskatutako titulazioa, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean hura lortzeko baldintzetan daudela egiaztatzen duen ziurtagiria. Era berean, aurkeztuko dira baloratu beharreko merezimenduen frogagiriak, halakorik bada.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Alkatetzak izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta udalaren iragarki-taulan eta udalaren web-orrian (www.azagra.es) argitaratzeko aginduko du.

Argitaratu ondoko bost egun baliodunetan, izangaiek erreklamazioak egiten ahalko dituzte edo eskabidean egindako akatsak zuzendu.

4.2. Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta haiek ebatzitakoan, Alkatetzak ebazpena emango du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta jendaurrean jarriko da udalaren iragarki-taulan bai eta udalaren web-orrian ere (www.azagra.es).

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko duen ebazpen berean 6. oinarrian jasotako probak hasteko tokia, eguna eta ordua zehaztuko dira.

Onartuen zerrendetan agertzeak ez du esan nahi interesdunei aitortu zaienik deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Izangaiek kontratazioa egiteko deia egiten zaielarik aurkeztu behar duten dokumentazioa aztertutakoan baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdi honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

5. oinarria.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Honako hauek osatuko dute kalifikazio epaimahaia:

Epaimahaiburua: Ignacio Gutiérrez Sánchez, Azagrako Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Eva Díaz Zudaire, Azagrako Udaleko zinegotzia.

Epaimahaikidea: Rosa María Martín Martínez, Azagrako Udaleko administrari-ofiziala

Ordezkoa: Pilar Aranaz Echarri, administrari-ofiziala Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatean

Epaimahaikidea: María José Gorricho Pérez, Azagrako Udaleko administrari-ofiziala.

Ordezkoa: Gorka Busto Hidalga, Azagrako Udaleko udaltzaina.

Epaimahaikidea: Azagrako Udaleko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Ordezkoa: Azagrako Udaleko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Epaimahaikide-idazkaria: M.ª Jesús Hernández Luri, Azagrako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Raquel García Pérez, Cadreitako Udaleko idazkaria.

5.2. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta Azagrako Udalari hala jakinarazi, baldin Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako ezarrita dauden arrazoiak suertatzen badira.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaia aldatzen bada, epaimahaikideek beraiek uko egiteko edo haiek errekusatzeko legez ezarritako kasuak direla eta, aditzera emango da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

5.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izango da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.

Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazio eta aplikazioari buruz sortzen diren arazoak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emango diote laguntza epaimahaiari.

6. oinarria.–Hautapen prozesuaren nondik norakoa eta balorazioa.

A) Lehiaketaldia:

Lehiaketaldiko balorazioa.

Deialdi honetako izangai guztiek, merezimenduak dituztela uste badute, oinarri hauetako zehaztapenei jarraikiz, agiri bidez frogatu behar dituzte, parte hartzeko eskabidea aurkezten dutenean.

Epaimahaiak izangaiek aurkezturiko merezimenduak baloratuko ditu ondoko baremoarekin bat eta, osotara, ez da inoiz 30 puntu baino gehiago emango.

Merezimenduen balorazioa:

Esperientzia: gehienez ere 20 puntu.

–Administrazio publikoetan administrari laguntzaile lanpostuetan emandako zerbitzuak: urte bakoitzeko 2 puntu. Zenbatuko diren tarte txikienak 6 hilabetekoak dira.

–Administrazio publikoak izan gabe beste enpresa batzuetan administrari laguntzaile lanpostuetan emandako zerbitzuak: urte bakoitzeko 1 puntu. Zenbatuko diren tarte txikienak 6 hilabetekoak dira.

Prestakuntza: gehienez ere 10 puntu.

–Bete beharreko lanpostuarekin lotutako erakunde ofizialek emandako prestakuntza ikastaroak:

–7 eta 14 ordu arteko ikastaroak: 0,25 puntu ikastaro bakoitzeko.

–14 eta 28 ordu arteko ikastaroak: 0,50 puntu ikastaro bakoitzeko.

–28 ordutik gorako ikastaroak: puntu 1 ikastaro bakoitzeko.

B) Oposizioaldia:

1. Kalifikazio epaimahaiak adierazten duen egunean hasiko da hautapen prozesua. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen egintza berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

2. Hautagaiak hautatzeko ariketa bakar bat egingo da; bertan test motako 50 galdera teoriko-praktiko, II. eranskineko gaiei buruzkoak, erantzun beharko dira idatziz.

Galdera guztietan hiru erantzun edo gehiago emango dira aukeran, eta horietatik bat bakarra izango da baliozkoa. Galdera guztiek balio bera izango dute. Erantzun okerrek galdera bakoitzari emandako balorazioaren laurden bateko zigorra izango dute. Ariketa hau egiteko izangaiek izango duten denbora epaimahaiak adieraziko du, azterketa hasi baino lehen.

Ariketaren balorazioak 70 puntu egin ditzake, gehienez ere, eta bazterturik geldituko dira eskatzen den gehieneko puntuazioaren erdia, gutxienez, eskuratzen ez duten izangaiak.

3. Ariketak plika sistemaren bidez egingo dira.

4. Ariketaren kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak argitara emango du gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioekin, ariketa egin den tokian eta Azagrako Udalaren iragarki-taulan. Zerrenda Interneten bidez ere kontsultatzen ahalko da, www.azagra.es helbidean.

5. Ariketarako dei bakarra egingo da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, gidabaimena edo pasaportea eraman beharko dute aldean. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo nortasuna aipatutako agirietako baten bidez frogatzen ez dutenak.

7. oinarria–Epaimahaiaren proposamena.

7.1. Ariketen balorazioa bukaturik eta, erreklamaziorik bada, haiek ebatzi ondoren, epaimahaiak Azagrako Udalaren iragarki-taulan argitaratuko du aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrendaren proposamena, guztira lortutako puntuen hurrenkeraren araberakoa; alegaturiko merezimenduen balorazioari oposizioko ariketan ateratako puntuazioa gehituz aterako da emaitza.

7.2. Halaber, epaimahaiak Alkatetzari igorriko dio oinarri honetan aipatzen den zerrendaren proposamen hori, onets dezan, hautaprobetako espediente osoarekin batera.

7.3. Guztizko azken puntuazioan izangaien artean gerta daitezkeen berdinketak zozketa baten bidez ebatziko dira, Azagrako Udaleko Langileen Alorrekoen aurrean, eta zozketa horretara bertaratzeko deituko zaie izangai ukituei.

Hala, berdindutako izangai guztien artean, bat ausaz hautatuko da. Berdinketa guztiak hurrenkera alfabetikoari jarraikiz desegingo dira, abiapuntu harturik zozketa horretan hautatzen den izangaiaren abizenak eta izena.

7.4. Alkatetzak onetsi ondoren, izangaien zerrenda Azagrako Udalaren iragarki-taulan eta “www.azagra.es” web-orrian argitaratuko da.

8. oinarria.–Kontratazio zerrenden kudeaketa.

8.1. Gutxienez 35 puntu eskuratuz prozesuko ariketa gainditu duten izangaiek baizik ez dute zerrenda osatuko.

Horrela eraturiko zerrenda Azagrako Udaleko Langileen Alorrak kudeatuko du.

8.2. Apartatu honi jarraikiz sortzen den zerrendak indarra izango du kasuan kasuko lanpostua betetzeko beste deialdi bat ebatzi arte, eta onesten denetik hasita, gehienez ere 5 urteko indarraldia izango du.

9. oinarria.–Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda kudeatzeko arauak.

9.1. Deitzea.

Gainditu duten eta epaimahaiak proposatutako zerrendan azaltzen diren izangaiei deitu ahalko zaie, deialdiaren xedeko lanpostuetan sortzen diren beharren arabera.

Izangaiei zerrenda bakoitzean dagoen lehentasun ordenaren arabera dei egingo zaie. Aurrekoa gorabehera, langileei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriko 3. apartatuan ezarritakoa (administrazio publikoetan desgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera), eta Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartu eta bertan kidetuko dira.

9.2. Deiak egiteko arau orokorrak:

1.–Errazago aurkitu ahal izateko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen jakinarazi beharko dute. Horrez gainera, harremanetarako beste telefono batzuk edo helbide elektroniko bat eman ditzakete. Informazio hori etengabe eguneratua eduki beharko dute.

2.–Oro har, telefonoz kontratu bat eskaintzeko, gutxienez hiru saiakera egingo dira izangai bakoitzarekin, hark jakinarazitako bideak erabiliz, eta deiak bi eguneko epean banatuz.

3.–Dei bakoitzaren oharra jasoko da, gorabeherak, eguna eta ordua aipaturik.

Izangai batekin harremanetan jarri eta kontratatzeko eskaintza eginez gero, erantzuten ez badu, uko egiten diola ondorioztatuko da eta 9.4 apartatuan xedatutakoa aplikatuko zaio.

4.–Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, harik eta eskaintzen den lanpostua bete arte.

Harremanetan jartzerik izan ez duten izangaiek zerrendan zuten postuari eutsiko diote.

5.–Hiru hilabetekoak edo laburragoak izango direla aurreikusten den kontratazioetan edo lanpostua premiaz bete behar eta dei egiteko ezarritako bi eguneko epea itxaron ezin denetan, izangaiarekin harremanetan jartzea lortu ondoren lanean berehala hastea onartzen duen lehenengo izangaiari eskainiko zaizkio, artikulu honen 3. apartatuan ezarritakoa bete beharrik gabe.

6.–Kontratu bat onartzen duten izangaiei ez zaie beste lanpostu batean aritzeko kontraturik eskainiko, non eta deia bestelako lanpostu baterako zerrendatik egiten ez zaien.

7.–Lanaldi partzialeko aldi baterako kontratazioetan, ahaleginak egingo dira lanaldia zerbitzu berean sortzen diren beste behar batzuekin osatzeko, kontratu berarekin egitea posible bada eta interesduna ados baldin badago.

9.3. Deiak amatasunaren edo adopzioaren lizentzia kasuetan.

Amatasunaren edo adopzioaren lizentzia hartzeko ezarrita dagoen epearen barruan aldi baterako kontratu bat sinatzeko deia jaso eta kontratua onartzen duten izangaiei lanpostu hori erreserbatuko zaie lanean benetan hasten diren arte, orduan sinatuko baitute kontratua.

Kontratua onartzen ahalko dute, bakar-bakarrik, baldin eta, kontratuarentzat ezarritako iraupena ikusita, aukera baldin badute lanpostuan benetan hasteko.

Lanpostuan sartuko dira amatasunaren edo adopzioaren lizentziarako ezarritako epea bukatzen den egunean, edo lehenago, interesdunak eskatzen badu, baina nolanahi ere, erditu ondoren amarentzat ezarritako nahitaezko atsedenaldia bukatuta.

9.4. Kontratatzeko eskaintzari uko egitea.

Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten baldin badio, zerrenda horren azken tokira pasatuko da, honako egoera hauetakoren batean dagoela frogatu ezean, kasu horretan, daukan lekua mantenduko baitu:

–Amatasun, aitatasun, adopzio edo harreragatik lizentzia izatea.

–Aldi baterako ezintasuna izatea.

–Lan kontratu bat indarrean izatea.

–3 urte baino gutxiagoko semea edo alaba zaindu beharrean egotea. Arrazoi hori dela eta kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz eskuragarri egongo, harik eta kontratuari uko egin zioten egunetik gutxienez hilabete iragan arte.

–Zaindu behar badu bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, adina, istripua edo eritasuna dela kausa bere burua ezin gobernatu duena. Arrazoi hori dela eta kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz eskuragarri egonen, harik eta kontratuari uko egin zioten egunetik gutxienez hilabete iragan arte.

–Izangaia ezkondu berria edo, Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera, parekatutako egoeran sartu berria izatea, eskainitako kontratuaren hasiera eguna bikotea eratu ondoko edo eratu aurreko hamabost egun naturalean bada.

Kasu horietan izangaia deitzeko moduan ez dagoela agertuko da aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan, harik eta izangaiak berak deitzeko moduan agertzea eskatzen duen arte. Jakinarazpen hori egin bitarte, ukitutako izangaiak ez dira deitzeko moduan izango, eta ez zaie inolako lanposturik eskainiko deialdi honi dagokion zerrendatik.

Apartatu honetan adierazitako egoeretako batean dauden izangaiek 7 egun naturaleko epea izango dute, uko egiten dioten lanpostua eskaintzen zaien egunetik, hori agiri bidez eta behar bezala justifikatzeko. Hala eginez gero, lanpostuari uko egin ziotenean zerrendan zuten toki berean jarraituko dute.

9.5. Zerrendako azken tokira joatea.

Zerrendako azken tokira pasako dira honelakoren bat egiten dutenak:

a) Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea, izangaiari egotzi beharreko arrazoi batengatik.

9.6. Zerrendetatik baztertzea.

Honako hauek izango dira izangaiak deia ekarri duen zerrendatik kanpo gelditzeko arrazoiak:

a) Kontratua probaldian hutsaltzea.

b) Lanpostua bertan behera uztea.

c) Kontratua azkentzea gerora sortutako arrazoiak direla kausa, hain zuzen, kontratatzen den langilea lanpostuan aritzeko gaitasun edo egokitzapen faltagatik, horrek lanpostuak dituen eginkizunak eraginkortasunez betetzea galarazten duen errendimendu eskasa badakar.

d) Sinatutako kontratuari uko egitea.

e) Kontratua azkentzea diziplinazko arau-hauste baten ondorioz.

9.7. Lan-kontratuak.

Administrari laguntzailearen lanpostuaren izangaiei administrazio kontratu bat eskainiko zaie, aldi baterako iraupena izango duena, kasuan kasuko beharraren arabera iraungo baitu, eta haren araubide juridikoak abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua eta hura garatzeko araudia beteko ditu.

10. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, bere oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, hautara, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza burutu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia argitaratu edo errekurritu nahi den egintza jakinarazten denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA

Eskabidea (PDFa).

II. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. gaia.–Administrazio prozeduretako interesdunak. Administrazio publikoen jarduna. (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: I. eta II. tituluak).

2. gaia.–Administrazio prozedura erkideari buruzko xedapenak eta egintzak administrazio bidean berrikustea (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: IV. titulua, II. eta V. kapituluak eta V. titulua, II. kapitulua).

3. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: Atariko tituluaren III. eta IV. kapituluak: zehatzeko ahalaren printzipioak eta administrazio publikoen ondare-erantzukizuna.

4. gaia.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea. I. titulua. I. kapitulua, Toki Ogasunen baliabideak. II. titulua. I. kapitulua. Xedapen orokorrak.

5. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: I. tituluaren I. kapitulua: udalerriak. Hirugarren tituluaren III. kapitulua: Nafarroako toki entitateen funtzionamenduaren araubidea. Bederatzigarren tituluaren I. kapitulua: Prozedura eta araubide juridikoa.

6. gaia.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: II. titulua: udalerria. I. kapitulua: lurraldea eta biztanleria. II. kapitulua: antolamendua. III. kapitulua: eskumenak (11. artikulutik 28.era).

7. gaia.–Sistema eragilea: funtsezko kontzeptuak. Windows 10. Mahaigaina eta bere elementuak; atazen administratzailea; Windows arakatzailea; kontrol-panela; gailuak eta inprimagailuak; hasierako menua; tresna-barra; laguntza eta euskarri teknikoa; sarean lan egitea; erabiltzaile kontuak.

8. gaia.–Testu-tratamenduko programak: oinarrizko kontzeptuak. Microsoft Word 2010: lan esparrua; idatzi eta editatzea; testu formatua; orrialdea diseinatu eta konposatzea; estiloak; txantiloiak; tresnak; taulak; artxiboak administratzea; korrespondentzia konbinatzea; eremuekin lan egitea; lan ingurunea pertsonalizatzea; inprimatzea.

9. gaia.–Kalkulu-orriak: oinarrizko kontzeptuak. Microsoft Excel 2010: oinarrizko kontzeptuak; laneko liburuak; orriak; gelaxkak; gelaxkak eta komandoak hautatzea; datuak sartzea; formulak eta loturak sortzea; funtzioak erabiltzea; kalkulu-orri bat editatzea; formatuak; grafikoak; taula dinamikoak; inprimatzea.

Oharra: Gai guztiak eskatuko dira deialdi hau argitaratzen den egunean indarra duen legeriari jarraikiz.

Iragarkiaren kodea: L1813070