214. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AGOITZ

Ofizioz berrikusteko prozedura, kaltegarritasun-deklarazioa egiteko Udalaren erabakia errebokatu aurretik, zeinaren bidez onetsi baitziren Agoizko Udaleko Uraren Zerbitzuan eta Ur Araztegian aritzeko C mailako ofizial lanpostu bat aldi baterako lan-kontratuarekin betetzeko deialdiaren oinarriak. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2018ko irailaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, ofizioz berrikusteko prozedurari hasiera ematea, kaltegarritasun-deklarazioa egiteko Udalak 2018ko ekainaren 30ean hartutako erabakia errebokatu aurretik, eta Agoizko Udaleko idazkaria izendatzea prozeduraren instrukzio organo. Ekainean hartutako erabakiaren bidez onetsi ziren Agoizko Udaleko C mailako ofizial lanpostu bat aldi baterako lan-kontratuarekin betetzeko deialdiaren oinarriak, lanpostuari dagozkion funtzioak Uraren Zerbitzuan eta Ur Araztegian egiteko, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak egindako deialdi librearen bidez betetzekoa.

Administrazioen Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53.1.a eta 106.5 artikuluetan xedatuaren arabera, sei hilabeteko epea ebazpenik eman gabe iragaten bada, prozedura iraungi eginen da, nahiz eta ebazteko epea eten daitekeen, aplikagarria den araudian jasotako kasuetan.

Era berean, 2016ko ekainaren 30eko erabakiaren betearazpena eteten da, eta ondorioz hautapen prozeduraren jarraipena. Erabaki horren bidez onetsi ziren Agoizko Udaleko C mailako ofizial lanpostu bat aldi baterako lan-kontratuarekin betetzeko deialdiaren oinarriak, lanpostuari dagozkion funtzioak Uraren Zerbitzuan eta Ur Araztegian egiteko, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak egindako deialdi librearen bidez betetzekoa.

Agoitzen, 2018ko irailaren 6an.–Alkate udalburua, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1812376