1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1005E/2018 FORU AGINDUA, urriaren 18koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordeko kideak hein batean aldatzen dituena.
Abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretuak botikekin egiten diren saiakuntza klinikoak, botikekiko ikerketaren etika batzordeak eta Azterlan Klinikoen Espainiako Erregistroa arautzen ditu. IV. kapituluan, botikekiko ikerketaren etika batzordeen osaera eta eginkizunak jasotzen dira, bai eta haien akreditazioa ere, zein bere autonomia erkidegoan.
Nafarroako Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordea urriaren 4ko 308/1993 Foru Dekretuaren bidez sortu zen, Nafarroako Foru Komunitatean ikerketa klinikoaren fasean dauden botika edo produktuekin egiten diren saiakuntza kliniko guztien ebaluazioa egiteko. Gero, ekainaren 24ko 252/1996 Foru Dekretuaren bidez, Batzordearen osaera aldatu zen, eta, martxoaren 29ko 18/2010 Foru Dekretuaren bidez, beste aldaketa bat egin zitzaion.
Osasuneko kontseilariaren apirilaren 9ko 141E/2018 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordearen osaera berritu zen hein batean.
Ana Román Puerta andrearen eta Eduardo Castañón Álvarez jaunaren kargu-uzteak kontuan hartuta, beharrezkoa da haren osaera hein batean aldatzea.
Lehen aipatutako 308/1993 Foru Dekretuaren 4.3 artikuluak adierazten du Osasuneko kontseilariak, foru agindu baten bidez, izendatuko dituela Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordeko kideak.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordeko kideak izendatzea, honako hauek alegia:
Burua: Jesús María Arteaga Coloma jauna.
Batzordeburuordea: Antonio Viudez Berral jauna.
Batzordekide-idazkaria: Olga Díaz de Rada Pardo andrea.
Batzordekideak:
Idoia Gaminde Inda andrea.
M.ª Victoria González Toda andrea.
José Juan Rifón Roca jauna.
Javier Sánchez Ruiz de Gordoa jauna.
Marta Santisteban Eslava andrea.
Isabel Gil Aldea andrea.
Belén Sádaba Díaz de Rada andrea.
Raquel Astiz Lizarraga andrea.
José Luis Ruiz Ciruelos jauna.
José María Arguiñano Pérez jauna.
Alicia Resano Gurpegui andrea.
2. Ateratzen diren kideei eskerrak ematea: Ana Román Puerta andreari eta Eduardo Castañón Álvarez jaunari, emandako zerbitzuengatik eta izandako ardurarengatik.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2018ko urriaren 18an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F1812680