213. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu huts bat (C mailakoa, euskararen B2 jakite-maila eskatzen duena), Zerbitzu Ekonomikoetakoa (2. alorra); bai eta lanpostu hura betetzeko prozesuan hutsik gelditzen direnak ere. Lanpostuen adjudikazioa

Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu huts bat (C mailakoa, euskararen B2 jakite-maila eskatzen duena), Zerbitzu Ekonomikoetakoa (2. alorra), lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko proben eta lanpostu hura betetzeko prozesuan hutsik gelditzen diren lanpostuen kalifikazio epaimahaiak egin proposamenaren arabera (haren deialdia 2018ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 28an), Zizur Nagusiko Udalak, Alkatetzak 2018ko urriaren 22an eman 728/2018 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen behin betiko adjudikatzea lanpostu hutsak eranskinean zerrendatzen diren izangaiei.

2018ko azaroaren 12a ezarri da adjudikatutako lanpostuen jabetza hartzeko.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 25.etik 35.era bitarteko artikuluak.

Zizur Nagusian, 2018ko urriaren 23an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

ERANSKINA

M.ª Isabel Razquin Lizarragari administrari-ofizial lanpostu huts bat (C mailakoa, euskararen B2 jakite-maila eskatzen duena), Zerbitzu Ekonomikoetakoa (2. alorra). 32001 zenbakia du lanpostuak.

M.ª Idoya Urdanoz Ortigosari administrari-ofizial lanpostu huts bat (C mailakoa), Herritarren Zerbitzuetakoa (5. alorra). 35001 zenbakia du lanpostuak.

Iragarkiaren kodea: L1812745