2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
FUNES
Deialdia, idazkari lanpostua aldi baterako eta administrazio kontratu baten bidez betetzeko eta ordezkapenetarako
zerrenda bat osatzeko
Funesko Udalak, Alkatetzak 2018ko urriaren 15ean eman ebazpenaren bidez, baldintzak onetsi zituen Funesko Udalaren idazkari lanpostua aldi baterako eta administrazio kontratu baten bidez betetzeko eta ordezkapenetarako zerrenda bat osatzeko.
Deialdiaren oinarriak Funesko Udalaren www.villadefunes.com webgunean daude, baita udaletxeko bulegoetan ere (Foruen plaza, 1, Funes), jendea hartzeko orduetan (11:00etatik 14:30era).
Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Azken eguna larunbata edo jaieguna bada, hurrengo lehen egun balioduna arte luzatuko da epea.
Funesen, 2018ko urriaren 19an.–Alkate udalburua, Ignacio Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1812546