1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
353E/2018 EBAZPENA, urriaren 11koa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren zuzendariak emana, ibilgailuak desegiteko eta IP04 hornitzeko unitateko instalazioaren ingurumen baimen integratua berrikusten duena. Instalazioaren titularra Berriobeitiko Desguaces La Cabaña SL enpresa da. Berrikusketaren xedea da urtarrilaren 20ko 20/2017 Errege Dekretura, bizitza baliagarriaren bukaeran dauden ibilgailuei buruzkora, egokitzeko neurrien proiektua gauzatzea; horren ondorioz, instalazioak eta jarduerak berak ingurumen baimen integratuaren kasuan kasuko espediente administratiboetako baldintzak bete beharko dituzte, eta, gainera, ebazpen honen eranskinean agertzen diren baldintzak.
Instalazio horrek badu ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak martxoaren 26ko 724/2009 Ebazpenaren bidez emana, azken aldiz Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 5eko 352E/2015 Ebazpenaren bidez eguneratua.
Bizitza baliagarriaren bukaeran dauden ibilgailuei buruzko urtarrilaren 20ko 20/2017 Errege Dekretuak, 2017ko urtarrilaren 22an indarrean jarri zen horrek, honela ezarri zuen lehenbiziko xedapen iragankorrean, instalazioen baimenak egokitzeari buruzkoan alegia: bizitza baliagarriaren bukaeran dauden ibilgailuak kudeatzeko instalazioek baimenaren berrikuspena eskatu behar dute, Errege Dekretua indarrean jarri eta sei hilabeteko epean, horren ezarpenetara egokitzeko, hala behar denean.
Hemen aipatzen den instalazioak badu hondakinak kudeatzeko baimena, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean ezarritakoarekin bat eta baimen hori jasoa dago instalazioaren ingurumen baimen integratuan.
Horregatik, instalazioaren titularrak, 2017ko ekainaren 20an, behar den dokumentazio teknikoa aurkeztu zuen, eta bere ingurumen baimen integratua berrikusteko eskatu zuen. Baimena berrikusteko prozedura izapidetzen hasi zen, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko Legearen testu bateginaren 26.4 e) artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 29. artikuluan ezarritako prozedurari jarraikiz tramitatu da espedientea. Erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.
Ebazpenaren proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamar egunez, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 760/2016 Ebazpenaren bidez emandako eskumenak erabiliz, honako hau
EBATZI DUT:
Lehena.–Berrikustea honako instalazio honetarako ingurumen baimen integratua: ibilgailuak desegiteko eta IP04 hornitzeko unitateko instalazioaren iIngurumen baimen integratua berrikustea (titularra Berriobeitiko Desguaces La Cabaña SL enpresa da). Berrikuspenak helburua du bizitza baliagarriaren bukaeran dauden ibilgailuei buruzko urtarrilaren 20ko 20/2017 Errege Dekretura egokitzeko neurrien proiektua egitea, instalazioak eta jarduerak berak ingurumen baimen integratuaren kasuan kasuko espediente administratiboetako baldintzak bete ditzaten, baita ebazpen honen eranskinean agertzen direnak ere.
Bigarrena.–Instalazioko hondakin arriskutsuen kudeatzaile izateko baimena aldatzea eta Nafarroako Foru Komunitateko Hondakinen Ekoizpenaren eta Kudeaketaren Erregistroan inskribatzea, 15G01802024422003 erregistro zenbakiarekin. Kudeatu ahal izanen dituen hondakinak eta garatzen ahalko dituen tratamenduak Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 5eko 352E/2015 Ebazpenean jasotakoak izanen dira. Halaber, titularrak hondakinen kudeaketan izandako edozein aldaketa jakinarazi beharko dio Nafarroako Gobernuko Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuari. Baimenak zortzi urteko indarraldia izanen du, eta automatikoki berrituko da beste horrenbeste urteko aldietarako, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 27.8 artikulua aplikatuz (Hondakinak tratatzeko eragiketen baimena). III. eranskinean adierazitako tratamenduak egiteko baimendutako entitate batek ustiatu beharko du instalazioa, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 27.2 artikuluan ezarritakoarekin bat. Baimena sozietatearen helbidea dagoen autonomia erkidegoan ingurumen arloan eskumena duen organoak eman behar du.
Hirugarrena.–Ebazpen honetan ezarritako baldintzak aplikagarriak izanen dira ebazpena ematen denetik aurrera.
Laugarrena.–Ebazpen honetan jasotzen diren baldintzak ez betetzeak berekin dakar ingurumeneko diziplina neurriak hartzea, hain zuzen ere, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren IV. tituluan jasotakoak, deusetan galarazi gabe sektoreko legerian ezarritakoa, aplikagarri izaten segituko baitu, eta horren osagarri, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen VI. tituluan ezarritako zehapen araubidean jasotakoak.
Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Seigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.
Zazpigarrena.–Ebazpen hau Desguaces La Cabaña SLri eta Berriobeitiko Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2018ko urriaren 11n.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.
Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña), Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuan eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/
Iragarkiaren kodea: F1812351