213. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

538/2018 EBAZPENA, Hezkuntzako zuzendari nagusiak urriaren 22an emana, zeinaren bidez ezartzen baita 2018-2019 ikasturtean eskolaldi etengabea edo malgua baimenduta duten ikastetxeek 2019-2020 ikasturterako luzapena eskatzeko prozedura. Hezkuntzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 16ko 235/2018 Ebazpenaren bidez eman zen 2018-2019 ikasturterako baimena.

Hezkuntzako zuzendari nagusiak maiatzaren 16an emandako 235/2018 Ebazpenaren bidez baimendu zen 2017-2018 ikasturtean modu esperimentalean eskolaldi etengabea edo malgua baimenduta zuten ikastetxeetan eskolaldi hori luzatzea 2018-2019 ikasturterako.

Ebazpen honek behar den prozedura ezartzen du 235/2018 Ebazpenean jasotako ikastetxeek zuten eskolaldi mota 2019-2020 ikasturtean modu esperimentalean luza dadila eskatzeko.

Ikusirik Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuak emandako txostena, 235/2018 Ebazpenean jasotako ikastetxeek eskolaldi etengabearen edo malguaren luzapena eskatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. II. eranskineko ikastetxeetarako ezartzea behar den prozedura eskolaldi etengabea edo malgua 2019-2020 ikasturtean modu esperimentalean luza dadila eskatzeko.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau eta bere eranskinak igortzea Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko urriaren 22an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

I. ERANSKINA

Eskolaldi etengabearen edo malguaren luzapena, 2019-2020 ikasturterako

1. II. eranskinean jasotako ikastetxeek eskolaldi etengabearekin edo malguarekin jarraitzen ahal dute 2019-2020 ikasturtean, aurretik Ikasketak Antolatzeko Atalari eskatuta.

2. Horretarako, ikastetxeek Eskola Kontseiluaren bilkura berezi baterako deia eginen dute, eta gai-zerrendan honako hauek bilduko dira, gutxienez:

a) Eskolaldiaz zuzendaritza taldeak egindako azterketa eta balorazioa aurkeztuko du zuzendariak. 2017-2018 ikasturteko memorian jaso behar izanen dira horiek.

b) Eskola Kontseiluak eskolaldiaz egindako ebaluazioa aurkeztuko du lehendakariak, organo horrek ezarritako parametroen arabera.

c) 9. puntuak aipatutako izan litezkeen aldaketak aurkeztuko ditu zuzendariak.

d) Eskola Kontseiluko kideen bozketa, eskolaldi mota luzatzeaz. Akta eginen da, bozketaz eta ondoriozko Eskola Kontseiluaren erabakiaz, III. eranskineko ereduaren arabera. Akta jendaurrean paratuko da, ikastetxean.

3. 2d) puntuan aipatutako bozketa errazteko, aldez aurretik zuzendariak ahalbidetuko du bilerak egin daitezela, eskola komunitatea osatzen dutenek 2a), 2b) eta 2c) puntuetan aipatutako informazioa hartu ahal izateko, eta botoa emateko eskubidea duten Eskola Kontseiluko kideek jakin ahal izateko zein den berek ordezkatutakoen iritzia, eta, beraz, ahalik eta objektibotasun handienaz bozkatu ahal izan dezaten.

4. Kontsultarako galdera hau izanen da:

Indarrean den eskolaldia luzatzearen kontra zaude?

BAI.

EZ.

5. Boto eskubidea duten Eskola Kontseiluko kideen 2/3ek baiezkoa erantzuten badute, ezarritako eskolaldi etengabeari edo malguari uko eginen zaio. Hortaz, ikastetxea eskolaldi zatitura itzuliko da (eskolak goiz eta arratsaldez) 2019-2020 ikasturtetik aitzina. Emaitza hori lortzen ez bada, ikastetxeak 2019-2020 ikasturtean eskolaldi etengabearekin edo malguarekin, egoki dena, jarraituko du.

6. Zuzendaritza taldeak erabakitzen badu proiektu berri bat aurkeztea eskolaldi etengabea edo malgua ezartzeko hurrengo deialdian, eta hezkuntza komunitateak proiektu hori onesten ez badu, 2019-2020 ikasturtean aurreko puntuaren araberako eskolaldi mota izanen da.

7. Bozketaren emaitza edozein izanik ere, III. eranskinaren kopia bat bidaliko da, abenduaren 1ean beranduenez, Ikasketak Antolatzeko Atalaren ordenacion.academica@navarra.es helbidera, Hezkuntzako zuzendari nagusiak ebatz dezan.

8. Luzapena onesteak berekin dakar eskolaldia, etengabea nahiz malgua, aitzina eramatea Hezkuntza Departamentuak onartutako proiektuan agertzen diren baldintza beretan.

9. Nolanahi ere, baldin goizean sartzeko ordutegia eta ateratzeko ordutegia (eskolaz kanpoko jarduerak barne) Hezkuntza Departamentuak onartutako proiektuan aurkeztu ziren berak badira, ikastetxeek, eskolaldia ebaluatutakoan, barne aldaketak egiten ahalko dituzte. Aldaketa horiek 2019-2020 ikasturtean aplikatuko dira, eta izan daitezke:

–Eskolaz kanpoko jarduera batzuen ordez bertze batzuk paratzea.

–Jolas-orduen eguneko egituraren aldaketa, kontuan harturik hura finkatzeko modua izan behar dela 30 minutuko jolas-ordu bat, edo bi jolas-ordu, gehienez ere 40 minutukoak biak baturik.

–Curriculumerako saioen aldaketa, halako moduz non eskola-denboraren kontaketa orokorra gutxienez ere astean 1.550 minutukoa izanen den, jolas-orduak barne, egunean bi jolas-ordu izanez gero, eta gutxienez ere 1.500 minutukoa, egunean jolas-ordu bakarra izanez gero.

10. Eskolaldi etengabea izanez gero, eskolaz kanpoko jarduerak bukatu ondotik aterako da garraioa. Ordutegi hori aitzinatzen ahalko da, betiere garraiorako ibilgailu bera erabiltzen duten ikasle guztien adostasuna lortuz gero, eta aldaketa horrek ukitzen ez badu ez garraioa partekatzen duten gainerako ikastetxeekiko koordinazioa, ez adjudikaziodunaren plangintza, ezta jantokiaren antolaketa ere. Ordutegian egin litekeen aldaketa horretarako beharrezkoa izanen da ikastetxeak horren berri ematea Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, 2019ko maiatzaren 1etik 25era, horrek bere oniritzia eman dezan. Zerbitzuak oniritzia emandakoan, huraxe izanen da ukitutako ibilgailuaren irteera ordua 2019-2020 ikasturtean, ikastetxean ikasle berriak sartu ala ez.

11. Eskolaldi etengabearen kasuan, ikastetxeek aldatu nahi badute goizean sartzeko ordutegia edo ateratzeko ordutegia (eskolaz kanpoko jarduerak barne) Hezkuntza Departamentuak onartutako proiektuan aurkeztu zirenen aldean, bertze baimen bat eskatu beharko dute hurrengo deialdian, Hezkuntza Departamentuak erregelamenduari jarraikiz ezartzen duen prozeduraren arabera bertze proiektu bat aurkezturik.

II. ERANSKINA

Eskolaldi etengabea duten ikastetxeen zerrenda

IKASTETXEA

HERRIA

San Babil IP

Ablitas

Gabriel Valentín Casamayor IP

Oibar

Sagrado Corazón Ikastetxea

Altsasu

Zelandi IP

Altsasu

Virgen de la Cerca IP

Andosilla

Añorbeko IP

Añorbe

Sancho Ramírez IP

Arguedas

Urraca Reina IP

Artaxoa

Francisco Arbeloa IP

Azagra

Beireko IP

Beire

Río Arga IP

Berbintzana

Beriaingo IP

Beriain

Santa Ana IP

Buñuel

Ermitaberri IP

Burlata

Teresa Bertrán de Lis IP

Cadreita

Virgen del Soto IP

Caparroso

Virgen de la Oliva IP

Zarrakaztelu

Santa Vicenta Mª IP

Cascante

Francisco Javier Saenz de Oiza IP

Kaseda

Dos de Mayo IP

Castejón

Otero de Navascués IP

Cintruénigo

Ciudad de Corella IP

Corella

Cerro de la Cruz IP

Cortes

Doña Álvara Álvarez IP

Faltzes

Juan de Palafox IP

Fitero

Elías Terés Sádaba IP

Funes

Santos Justo y Pastor IP

Fustiñana

Atakondoa IP

Irurtzun

San Miguel IP

Larraga

Doña Blanca de Navarra IP

Lerin

Ángel M. Baigorri IP

Lodosa

San Juan IP

Irunberri

San Bartolomé IP

Martzilla

Santa Ana IP

Mélida

Nuestra Señora de los Dolores ikastetxea

Mendabia

San Francisco Javier IP

Mendabia

Julián M.ª Espinal Olcoz IP

Mendigorria

Nuestra Señora del Patrocinio IP

Milagro

San Benito IP

Miranda Arga

Santa Bárbara IP

Elo

Honorio Galilea IP

Monteagudo

Mardones y Magaña IP

Murchante

Raimundo Lanas IP

Murillo el Fruto

San Miguel IP

Noain

Obanosko IP

Obanos

Príncipe de Viana IP

Erriberri

San Salvador IP

Oteitza

San Jorge IP

Iruña

Iturrama IP

Iruña

Mendigoiti IP

Iruña

García Galdeano IP

Iruña

Juan Bautista Irurzun IP

Azkoien

Pitillasko IP

Pitillas

Ximénez de Rada IP

Arrada

San Bartolomé IP

Ribaforada

San Nicolás IP

Zare

Alfonso X “El Sabio” IP

San Adrián

Luis Gil IP

Zangoza

Nuestra Señora de la Asunción IP

Santakara

Nuestra Señora del Rosario IP

Sartaguda

Virgen de las Nievas IP

Sesma

Marqués de la Real Defensa IP

Tafalla

Garcés de Los Fayos ikastola

Tafalla

Monte San Julián IP

Tutera

Elvira España IP

Tutera

Griseras IP

Tutera

Torre Monreal IP

Tutera

Huertas Mayores IP

Tutera

Urrotz-Hiriko IP

Urrotz-Hiria

Félix Zapatero IP

Valtierra

Ricardo Campano IP

Viana

El Castellar IP

Alesbes

San Veremundo IP

Villatuerta

Eskolaldi malgua duten ikastetxeen zerrenda

IKASTETXEA

HERRIA

Abartzuzako IP

Abartzuza

Iñigo Aritza Ikastola

Altsasu

San Fausto IP

Antzin

Arbizuko IP

Arbizu

Aurizko IP

Auritz

Sahats IP

Barañain

Eulza IP

Barañain

Hilarión Eslava IP

Burlata

Virgen de Gracia IP

Carcar

Auzperri IP

Aurizberri

Nuestra Señora de Ujué IP

Figarol

Virgen del Rosario IP

Fontellas

Arrano Beltza IP

Iturmendi

Lezaungo IP

Lezaun

Nicasio de Landa IP

Iruña

Urdiaingo IP

Urdiain

III. ERANSKINA

Eskola Kontseiluak eskolaldia luzatzearen gainean egindako bilerako bozketaren akta (PDFa).

IV. ERANSKINA

Lanaldi etengabearen luzapena. Garraioaren irteera ordua aurreratzea (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1812603