213. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 5a

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Eskualdeko Hauteskunde Batzorde
honi emandako eskumena luzatzea
herri-galdeketa bat egiteko

Lizarran, 2018ko urriaren 23an.

Gaurko 10:00etan, toki esparruko herri-galdeketak arautzen dituen 27/2002 Foru Legearen 12.1 artikuluan eta Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 15.2 eta 15.2 artikuluetan ezarritakoarekin bat, eta, orobat, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko buruaren 2018ko urriaren 11ko Erabakiarekin bat etorriz, Andosillako herri-galdeketa egin zenetik ehun egun igaro ez direnez, eta Batzorde hau, hain zuzen ere, horretarako eratu zenez, erabaki dut Lizarrako Eskualdeko Hauteskunde Batzorde honek duen eskumena luzatzea, Aiegin herri-galdeketa baterako deialdia egin eta kontsulta gauzatzeko. Kontsulta horretan Aiegiko biztanleei galdetuko zaie ea nahi duten Aiegiko udalerria eremu ez-euskaldunetik eremu mistora igarotzea Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen ondorioetarako.

Hori guztia argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta jakinarazi bekio deialdia eginen duen udalari.

Hori erabaki eta sinatzen dut.

Lizarran, 2018ko urriaren 23an.–Batzordeburua, M.ª Pilar Ferrer Frías.–Idazkaria, Elizabeth Zugasti Páramo.

Iragarkiaren kodea: J1812838