2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Jarduera-lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen 93/2006 Foru Dekretuaren 68.1 artikuluan xedatua betetzearren, aditzera ematen da Udaleko bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.
Sustatzailea: Insonorizantes Pelzer SA. Jarduera: intsonorizatzeko produktuak fabrikatzea. Tokia: Barranquielgo industrialdea, Zaragozako errepidea 2 (31. poligonoa, 328. eta 354. lurzatiak).
Tafallan, 2018ko urriaren 2an.–Alkate udalburua, Arturo Goldaracena Asa.
Iragarkiaren kodea: L1812237