213. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Jaizko Udalak, 2018ko urriaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2019ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jaitzen, 2018ko urriaren 19an.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L1812743