2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERRI
Hirigintza-hitzarmena “San Lazaro” urbanizazioarendako. Hasierako onespena
Aditzera ematen da, Erriberriko alkateak, Alkatetzaren 2018ko urriaren 10eko Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi duela hirigintza-hitzarmena, “San Lazaro” izeneko urbanizazioa entregatzeko eta hartzeko baldintzak zehazteko. Delako urbanizazioa Hirigintzako Udal Planeko UE5 unitatean dago.
Argitara ematen da orok jakin dezan eta interesdunak Udaletxean agertu ahal izateko, espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko. Horretarako, hogei egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Erriberrin, 2018ko urriaren 10ean.–Alkatea, Andoni Lacarra García.
Iragarkiaren kodea: L1812352