2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Aldaketa, Hilerriko zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean (11. ordenantza). Behin betiko onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2018ko abuztuaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Hilerriko zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean (11. ordenantza).
Iragarkia 2018ko 175. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik irailaren 10ean, jendaurreko aldia iragan da inork erreklamaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsi da, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat. Hona hemen testua osorik:
Kudeaketa arauen apartatuan 13. eta 14. artikuluak gehitzen dira, eta jarraian dauden bi artikuluei 15. eta 16. zenbakiak emanen zaizkie.
13. artikulua. Gorpuzkiak ehortzi, hobitik atera eta berrehorzteko, hilotzen gaineko osasunaren arloan indarrean dauden xedapenei jarraituko zaie.
14. artikulua. Ez da aintzat hartuko ehorzteko edo hobitik ateratzeko inolako eskaerarik, hilaren hurbileko ahaideek (gurasoek, seme-alabek edo senar-emazteek, alegia) horren aurka daudela berariaz adierazten badute, agintari judizial eskudunak baimendu ezean.
Hori horrela izanik ere, zerbitzu hauen aurka egiten duen pertsonak kasuan kasuko tasak ordaindu beharko ditu, aurreko paragrafoan adierazitako baimen judiziala jaso arte. Baimena jasotzen denean zati proportzionala itzuliko zaio.
Arau-hauste eta zehapenak
15. artikulua. Arau-hausteei, tributuei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatuari jarraituko zaio.
XEDAPEN OSAGARRIAK
16. artikulua. Ordenantza honetan xedatzen ez den orotan hilerriko erregelamendua eta hilotzen gaineko osasun arauen xedapenak izanen dira arau osagarriak.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Noain Elortzibarren, 2018ko urriaren 10ean.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.
Iragarkiaren kodea: L1812282