213. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

2018. urteko 7. eta 8. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2018ko urriaren 17an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2018. urteko aurrekontu orokor eta bakarraren zazpigarren eta zortzigarren aldaketak.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Leitzan, 2018ko urriaren 23an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1812822