2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGA
Udalbatzako kideen ordainsariak
Larragako Udalak, 2018ko irailaren 27an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Udalbatzako kideen ordainsari eta bilkura-sarien araubidea 2016ko abenduaren 22ko bilkuran onetsi zen, eta 2017ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, urtarrilaren 10ean. Igotzea erabaki da, honela: %1,5 igotzea 2018ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin; eta %0,25 gehiago 2018ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin.
Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Larragan, 2018ko urriaren 8an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.
Iragarkiaren kodea: L1812206