2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Aldaketa, Udal Plan Orokorreko antolamenduko determinazio egituratzaileetan, 2. poligonoko 345. lurzatian. Hasierako onespena
Lizarrako Udalak, 2018ko urriaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Lizarrako Udal Plan Orokorreko antolamenduko determinazio egituratzaileetan, udal katastroko 2. poligonoko 345. lurzatian. Aldaketa María Oscoz Hernandezek sustatu du, 2018ko uztailaren 3an udal erregistroan aurkeztutako dokumentazioarekin bat.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77.2 artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.
Lizarran, 2018ko urriaren 10ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandía.
Iragarkiaren kodea: L1812263