2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Laburpena, Lizarran erroldatutako pertsona fisikoei bizikleta eta patinete elektrikoak erosteko diru-laguntzak emateko 2018ko deialdiarena
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 418497.
–Deialdiaren xedea: Lizarran erroldatutako herritarrek hiriko joan-etorriak egiteko bizikleta eta patinete elektrikoak erosteagatik dituzten gastuetan laguntzea, garraio jasangarria sustatzeko helburuarekin, eta betiere oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen badira. Ez da oinarrien xedea beste mota bateko ibilgailua erostea, baldin eta ez badu oinarrietan xedatuarekin bat egiten.
–Onuradunak: Lizarrako udalerrian erroldatutakoak, hiru urteko antzinatasunarekin.
–Oinarri arautzaileak: laguntza honen oinarri arautzaileak eskuragai daude Lizarran erroldatutako pertsona fisikoei bizikleta eta patinete elektrikoak erosteko diru-laguntzak emateko 2018ko deialdia onesten duen erabakiaren eranskinean. 2018. urtea.
–Zenbatekoa: deialdirako zenbateko osoa 3.000,00 eurokoa da.
Eskaerak aurkezteko epea: eskabideak aurkezteko epea hasiko da laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean, eta 2018ko abenduaren 10ean bukatuko da.
Lizarran, 2018ko urriaren 4an.–Alkate udalburua, Koldo Leoz Garciandia.
Iragarkiaren kodea: L1812230