213. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Interesdunak epatzea, Lizarrako Kirol Hiria egiteko sinatutako hitzarmenak ofizioz berrikusteari buruzko errekurtsoan

2018ko irailaren 7an Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak errekerimendua egin dio udal honi 229/2018 prozedura arruntean, José María Gil Aranak, Pilar Núñez Vidaurrek eta Agustín Aizpurua Imazek jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa den horretan, Lizarrako Udalak 2018ko ekainaren 7ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren kontra jarritakoan. Erabaki horren bidez onetsi zen Lizarrako Udalak eta katastroko 4. poligonoko 103., 191., 406., 408., 409., 410. eta 411. lurzatien jabeek sinatutako hitzarmenak -eta kasua bada, ondorengo eranskinak- ofizioz berrikustea eta ondoriozko erabateko deuseztasuna deklaratzea; horien xedea zen Lizarrako Kirol Hiria egitea Oncineda alderdian, José Miguel Fernández Gómez de Segurak sustatuta.

Adierazitakorekin bat, egindako errekerimenduari jarraikiz, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatua bete beharrez, interesdunak epatzen dira, demandatu gisa prozeduran agertu ahal daitezen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik bederatzi eguneko epean.

Lizarran, 2018ko urriaren 8an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandía.

Iragarkiaren kodea: L1812208