2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIRAUKI
Aldaketa 2018 aurrekontuan. Behin betiko onespena
2018ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 13an, aurrekontu-aldaketen hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu berezia:
1.342.62300 “Igerilekuetako hondoa garbitzeko makina” partida: 6.307,13 euro. Kreditu berezi hori finantzatuko da aurreko urteko diruzaintzako gerakinarekin, hainbesteko zenbatekoan.
Ziraukin, 2018ko urriaren 5ean.–Alkate udalburua, Victoriano Goldáraz Carmona.
Iragarkiaren kodea: L1812207