2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIRAUKI
3/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2018ko 180. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 17an, aurrekontu-aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin 3/2018 aldaketa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu bereziak: 1.9200.63301 “Bulegoetan aire egokitua jartzea” partida: 3.067,50 euroko kreditu berezia. 1.1533.63501 “Piboteak Udaletxe plazan” partida: 1.723,04 euroko kreditu berezia. Onesten diren kreditu berezien baturak 4.790,54 euro egiten du; gastu orokorretarako diruzaintzako gerakin likidoaren kontura finantzatuko da.
Aldaketa horiek aurreko urteko diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatuko dira.
Ziraukin, 2018ko urriaren 8an.–Alkate udalburua, Victoriano Goldáraz Carmona.
Iragarkiaren kodea: L1812203