213. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

2/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 118. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20an, aurrekontu-aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin 2/2018 aldaketa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu-gehigarriak: 1 9200 1430001 “Igerilekuetako langileen ordainsariak” partida 6.477,18 euro goititzen da, eta kopuru osoa 22.477,18 eurokoa da orain. 1.2210.1600001 “Igerilekuetako langileen gizarte segurantza” partida 1.943,15 euro goititzen da, eta kopuru osoa 6.943,15 eurokoa da orain.

Kreditu berezia: 1 9200 62600 “Igerilekuetako kutxa erregistratzailea” partida, 399,00 euro.

Aldaketa horiek aurreko urteko diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatuko dira.

Ziraukin, 2018ko urriaren 8an.–Alkate udalburua, Victoriano Goldáraz Carmona.

Iragarkiaren kodea: L1812202