213. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

11/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2018ko abuztuaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean egiteko 11/2018 aurrekontu-aldaketaren espedientea. Horren bidez, kreditu transferentzia batzuk gaitzen dira, ikastetxe publikoetako, urbanizazioko eta lorategiko mantentze-lanekin lotutako hainbat gasturi aurre egin ahal izateko.

Iragarkia 2018ko 180. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 17an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udalaren iragarki-taulan ediktua jarrita.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontu-aldaketa:

GASTUEN goititzea:

KODEA

IZENA

ZENBATEKOA

31 32321 21200

Ikastetxe publikoen mantentze-lanak

8.300,00 euro

61 15332 21000

Urbanizazioaren mantentze-lanak

12.000,00 euro

61 17101 21000

Lorategietako mantentze-lanak

7.000,00 euro

Guztira

27.300,00 euro

GASTUEN beheititzea:

KODEA

IZENA

ZENBATEKOA

01 92001 22001

Egunkariak, aldizkariak eta argitalpenak

1.500,00 euro

01 92001 22602

Komunikazioa, publizitatea eta propaganda

3.000,00 euro

01 92011 22699

Irudi korporatiboa

15.000,00 euro

01 92001 48200

NUKFko kuota

2.100,00 euro

11 93101 22770

Azterlan eta lan teknikoak. Aurrekontu parte-hartzaileak

4.000,00 euro

31 31101 22706

Azterlan eta lan teknikoak

1.700,00 euro

Guztira

27.300,00 euro

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztuz, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2018ko urriaren 10ean.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1812281