2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
29/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2018ko 180. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 17an, 29/2018 aurrekontu-aldaketaren hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu berezia:
GASTUEN egoera,
6. kapitulua.–Inbertsio errealak, 2.500,00 euro gehiago.
Aurrekontu-aplikazioa: 1-3210-623 Ezkaba ikastetxeko eskolazainaren etxebizitzako galdara.
FINANTZABIDEA, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina.
Antsoainen, 2018ko urriaren 9an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.
Iragarkiaren kodea: L1812238