211. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

625/2018 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita udal poligono eta lokalak sustatzeko, jarduera ekonomikoak garatzeko, diru-laguntzen 2018ko deialdiko aurreikuspen ekonomikoa.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 11ko 211/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen udal poligono eta lokalak sustatzeko diru-laguntzen deialdia, ekitaldi honetarako, tokiko esparruan jarduera ekonomikoak garatzeko, urte anitzeko honako gastu konpromiso honekin:

–703.186,82 euro, 2018ko gastuen aurrekontuko “Jarduera ekonomikoetako udal poligonoetarako laguntzak” izeneko 810008-81200-7609-458100 partidaren kargura.

–200.000 euro, 2019ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan xede horretarako gaitzen den partidaren kargura.

Aurkezten diren eskaera guztiei erantzuteko aski ez bada, zenbateko horiek 1.000.000 euro arte handitzen ahalko dira 2018an eta 500.000 euro arte 2019an, betiere aurrekontuan horretarako dirurik baldin badago.

Deialdiko baldintzak beteta aurkeztu diren eskaerek 1.802.076,04 euroko inbertsio babesgarria justifikatu dute, eta 689.452,82 euroko diru-laguntza orokorra dagokio.

Onetsitako zuzkidura baino txikiagoa izan arren guztirako zenbatekoa, ez dator bat ekitaldi bakoitzerako aurreikusitako xehakapenarekin; horrenbestez, 2019ko partidaren zuzkidura ekonomikoa handitu egin behar da.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Aldatzea udal poligono eta lokalak sustatzeko, jarduera ekonomikoak garatzeko, diru-laguntzen 2018ko deialdiko zuzkidura ekonomikoa, honela:

• 703.186,82 euro, 2018ko gastuen aurrekontuko “Jarduera ekonomikoetako udal poligonoetarako laguntzak” izeneko 810008-81200-7609-458100 partidaren kargura.

• 339.690,53 euro, 2019ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan xede horretarako gaitzen den partidaren kargura.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2018ko urriaren 25ean.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1813089