211. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, hainbat toki entitatetako polizia lanpostu batzuk oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenden aurka.

Polizien zenbait lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian (Barneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 29ko 222/2014 Ebazpenaren bidez onetsia), Ignacio Carrillo Pérez jaunak eta Diego Uriz García jaunak gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu dute Barneko zuzendari nagusiaren uztailaren 31ko 193/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko abuztuaren 31ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) onetsitako izangai onartu eta baztertutakoen behin betiko zerrenden aurka. Bete beharreko lanpostuak hauek dira: Barañaingo Udaltzaingoko polizia izateko hiru lanpostu, Baztango Udaleko lanpostu bat, Burlatako Udaltzaingoko polizia izateko lau lanpostu, Cascanteko Udaleko udal agente izateko bi lanpostu, Lizarrako Udaltzaingoko polizia izateko hiru lanpostu, Uharteko Udaleko udal agente izateko lanpostu bat eta Mendabiako Udaleko udal agente izateko lanpostu bat.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2018ko urriaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1812842