211. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Zurukuaingo (Deierri) PDC-4 kostuak banatzeko proiektuaren behin betiko likidazio kontua. Hasierako onespena

Deierriko Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen 2018ko urriaren 11n, hasiera batean onesten duena Deierriko Udal Planeko Zurukuaingo PDC-4 kostuak banatzeko proiektuaren behin betiko likidazio kontua, Udal honek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 133. artikuluan xedatua aplikatu beharrez, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunek espedientea beren eskura izanen dute denbora horretan udal bulegoetan, azter dezaten eta alegazioak aurkez ditzaten.

Aritzalan, 2018ko urriaren 11n.–Alkate udalburua, Ramiro Urra Marcotegui.

Iragarkiaren kodea: L1812320