211. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Ekonomia-jardueren poligonoa eta bidea izendatzeko erabakia, Las Vales-en

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Udal honek, 2018ko irailaren 27an egin osoko bilkuran, ondoko hau erabaki duela:

Lehenbizikoa.–Las Vales Industrialdea izenarekin izendatzea UE-I 1.1 eta 1.2ko ekonomia-jardueren poligonoa.

Bigarrena.–9. Poligonoko 1200. lurzatian den bide publikoa (Erregistroko 8103. finka) birzatiketa proiektuan A bide gisa izendatua, izen honekin izendatzea: Las Vales Industrialdea, A kalea, eta Tracasa enpresak industrialde honetarako adierazitako posta zenbakiak onestea.

Hirugarrena.–Jakinaraztea erabaki hau interesdunei. Bereziki aipatuko dira haren kontra jar daitezkeen errekurtsoak.

Laugarrena.–Erabaki honen berri behar diren entitate eta erakundeei ematea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.a) artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan eta orok jakin dezan.

Caparroson, 2018ko urriaren 10ean.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1812319