211. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Xehetasun-azterketa 3. poligonoko 160. lurzatian. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2018ko urriaren 16ko Gobernu Batzarrean hartutako akordioaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea 3. poligonoko 160. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Juan Miguel Manjon Viudez jaunak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egongo da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Altsasun, 2018ko urriaren 17an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1812549