211. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

255/2018 EBAZPENA, urriaren 18koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, destinoak esleitzen dizkiena irailaren 25eko JUS/931/2017 Aginduaren bidez deitutako hautaprobak gainditu dituzten Justizia Administrazioko Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionarioei (barne igoerako txanda), Nafarroako Foru Komunitatean.

Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, haien lanpostuak betetzeko moduari eta haien lanbide igoerari buruzko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 28. eta 29. artikuluetan ezarritakoarekin bat, ebatzi dut destinoak esleitzea, I. eranskinean ageri diren organo judizialetan, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionarioei (barne igoerako txanda), hau da, 2018ko urriaren 18ko Aginduaren bidez Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko karrerako funtzionario izendatutakoei, honako hau kontuan harturik:

Lehendabizikoa.–Ebazpen honen bidez destinoa eskuratzen duten Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionarioek karguaren jabetza hartu beharko dute Nafarroako Gobernuko Justizia Zuzendaritza Nagusian, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean, aipatu errege dekretuaren 29. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.–Ebazpen honen bidez destinoa jaso eta Laguntza Judizialeko Kidegoan jardunean segitzea hautatzen duten funtzionarioek ez dute nahitaezkoa izanen jabetza hartzera joatea, aski izanen baita Justizia Zuzendaritza Nagusiari hautu horren berri ematea, lehenengo atalean jabetza hartzeko aipatu den epearen barnean, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 506 d) artikuluan aurreikusitako borondatezko eszedentziaren adierazpenaren ondorioetarako. Borondatezko eszedentziaren deklarazioa biltzen duen ebazpenaren kopia Justizia Administrazioaren zerbitzuko Langileen Zuzendariordetza Nagusiko Langileriaren Erregistro Zentralera igorriko da.

Txanda librean gaindituriko izangaien destinoen esleipena gehiegi atzera ez dadin, jatorrizko kidegoan jardunean segitzea hautatzen duten barne igoerako txandako izangaiek hautu horren berri eman beharko dute, ebazpen honen II. eranskinean argitaratu den inprimakiaren bidez, 848423786 fax zenbakiaren bidez edo Negociado.Personal.DGJusticia@navarra.es helbide elektronikoaren bitartez, haien izendapena eta destinoaren esleipena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hiru egun balioduneko epean.

Hirugarrena.–Funtzionarioek Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sartzea hautatzen badute eta Justizia Administrazioko zerbitzuen jarraipenean hutsunerik ez izatea nahi badute, jabetza hartzeko denbora tarte bat beharrezkoa denez, zilegi izanen dute Laguntza Judizialeko Kidegoko funtzionario destinoari dagokion Lurralde Kudeatzailetzari edo autonomia erkidegoko organo eskudunari baimen ordaindua eskatzea, hau da, egun batekoa herriz aldatu beharrik ez badago, edo bi egunekoa aldatu beharra badago, Kanarietatik, Balear Uharteetatik, Ceutatik edo Melillatik joan behar badute izan ezik, kasu horietan hiru egun artekoa izan baitaiteke kargu berriaz jabetzeko baimena. Egun horiek balioduntzat hartzen dira eta destino berriaren jabetza hartzea aipatutako baimen egun horietan eginen da.

Funtzionarioa beste Lurralde Kudeatzailetza baten edo langileen eskualdaketa jaso duten beste autonomia erkidego batzuen eskumen esparrukoa baldin bada, dokumentazioa organo horietara igorri beharko da, Laguntza Judizialeko Kidegoan borondatezko eszedentzia ofizioz eman eta kargu-uztea besterik gabe egin dadin Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoan jabetza hartzen den egunean bertan, hartzekoak etenik gabe jasotzen segitu ahal izateko.

Nolanahi ere, Justizia Zuzendaritza Nagusiak jabetza hartzearen eginbidea egin ondoren, F1R dokumentuaren ale bat igorriko da Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, beharrezkoak diren aldaketak egin ditzan nominan; beste ale bat Justizia Administrazioaren zerbitzuko Langileen Zuzendariordetza Nagusiko Langileriaren Erregistro Zentralera; hirugarren alea interesdunari eta laugarrena destinoko organo judizialera, jasota geldi dadin.

Laugarrena.–Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko lanpostu berrian gelditzea hautatzen duten funtzionarioek eskubidea izanen dute, jabetza hartzen dutenetik hasita, martxoaren 10eko 364/1995 Errege Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarrian ezarritako baimen ordaindua izateko. Baimen horri ebazpen honen hirugarren atalean ageri diren egunak kenduko zaizkio.

Bosgarrena.–Probak gainditu dituzten izangaiei esleitutako lanpostuetan diharduten bitarteko funtzionarioek titularrak jabetza hartzen duen egunean bertan utziko dute lanpostua.

Seigarrena.–Ebazpen honen bidez destinoa jasotzen duten Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionarioek, haien lehentasunen arabera kalifikazio ordenan oinarrituta nahitaezko destinoa eman bazaie ere, ezin izanen dute lekualdatze lehiaketetan parte hartu, harik eta ebazpen hau ematen denetik hasita bi urte iragan arte. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluaren bigarren lerroaldean ezarritakoari jarraituko zaio.

Zazpigarrena.–Justiziako zuzendari nagusiaren uztailaren 27ko 178/2018 Ebazpenaren bidez (abuztuaren 10eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) izangaiei eskainitako lanpostuek, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoan barne igoeran sartu berri diren izangaiei esleitu ez zaizkienek, betegabe izaerarekin jarraituko dute, eta Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoan txanda irekian sartzen diren izangaientzat erreserbatuta.

Halaber, barne igoerako txandako izangaiek okupatu ez dituzten lanpostuak, jatorrizko kidegoan segitzea hautatu baitute, aurreko paragrafoan adierazitako lanpostuei pilatuko zaizkie.

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2018ko urriaren 18an.–Justiziako zuzendari nagusia, María Lourdes Aldave Villanueva.

I. ERANSKINA

Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoa

Barne igoera

ORDENA ZK

NANa

DEITURAK ETA IZENA

ESLEITUTAKO DESTINOA

HERRIA

PROBINTZIA

EGINKIZUNA

1

72672219Q

ARGUIÑARIZ LUSARRETA, M.ª ANGELES

LEHEN AUZIALDIKO 1. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

2

25442170F

DE LATORRE VILLAGRASA, ANA MARIA

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

TUTERA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

3

29148581Z

GANUZA AMADOZ, MARIA SOLEDAD

ZIGOR ARLOKO 2. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

4

16810297B

ANDRES GOMEZ, MIGUEL JESUS

DEKANOTZA-LAGUNTZA ZERBITZUA (LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIARI ATXIKIA, ALDI BATERAKO)

TUTERA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

5

36115483D

ORGE TRONCOSO, RAQUEL

ZIGOR ARLOKO 5. EPAITEGIA

IRUÑA

NAFARROA

IZAPIDETZE P. ETA A.

II. ERANSKINA

Inprimakia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1812734