208. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1887/2018 EBAZPENA, 2018ko irailaren 28koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Informazio Geografikoko Sistemetako eta Teledetekzioko Unibertsitate Masterreko ikasketa plana argitaratzeko agintzen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen 846/2016 Ebazpenaren bidez (2018ko ekainaren 7koa), agindua eman zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Informazio Geografikoko Sistemetako eta Teledetekzioko Unibertsitate Masterreko ikasketa plana argitaratzeko.

Ebazpen horren bigarren paragrafoan, akats bat aurkitu da unibertsitate masterraren izenean.

Honela dioen tokian:

“... Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nekazaritzako Elikagaien Industrietako Teknologia eta Kalitateko Unibertsitate Masterra titulua lortzeko.”

Honela esan behar du:

“... Informazio Geografikoko Sistemetako eta Teledetekzioko Unibertsitate Masterra titulua lortzeko.”

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, “Herri Administrazioek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.”

Ikasketa planak izan duenez Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak emandako aldeko txostena, bai eta Nafarroako Foru Komunitatearen baimena ere, eta 2015eko ekainaren 12an Ministro Kontseiluak tituluaren ofizialtasuna ezarri zuenez (zeina 2015eko uztailaren 15ean argitaratu baitzen BOEn, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2015eko ekainaren 22ko ebazpen baten bidez).

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, 2007ko apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak emandako idazketaren arabera, eta 2007ko urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak bere 26.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zeina 2010eko uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatu baitzuen, Errektoretza honek erabakia hartu du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Informazio Geografikoko Sistemetako eta Teledetekzioko Unibertsitate Masterra titulua lortzeko ikasketa plana argitaratzeko.

Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.

Iruñean, 2018ko irailaren 28an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.

ERANSKINA

1887/2018 Ebazpenarena, 2018ko irailaren 28koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Informazio Geografikoko Sistemetako eta Teledetekzioko Unibertsitate Masterreko ikasketa plana argitaratzea agintzen duena.

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO INFORMAZIO GEOGRAFIKOKO SISTEMETAKO ETA TELEDETEKZIOKO UNIBERTSITATE MASTERRA TITULUKO IKASKETA PLANA

Jakintza-adarra: Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikasketa planaren banaketa ECTS kreditutan, irakasgai motaren arabera:

IRAKASGAI MOTA

ECTS KREDITUAK

Nahitaezkoak

42

Aukerakoak

6

Master Amaierako Lana

12

Kredituak osotara

60

Ikasketa plan laburtua (moduluen eta irakasgaien arabera):

Modulua

ECTS

Irakasgaia

Izaera

ECTS

Informazio Geografikoko Sistemak

18

GIS Analisia

Nahitaezkoa

6

Datu Baseak eta Datu Espazialen Azpiegiturak

Nahitaezkoa

6

GIS Programazioa

Nahitaezkoa

6

Teledetekzioa

15

Urrutiko Irudien Prozesamendua

Nahitaezkoa

9

Urrutiko Irudietatik Informazioa Ateratzea

Nahitaezkoa

6

Ikerketarako eta Estatistika Analisirako Tresnak

9

Ikerketa GISen eta Teledetekzioan

Nahitaezkoa

3

Analisi eta Aurreikuspen Estatistikoa

Nahitaezkoa

6

Aplikazioak

12

Aplikazioak

Aukerakoa

6

Kanpo praktikak

Aukerakoa

6

Master Amaierako Lana

12

Master Amaierako Lana

Nahitaezkoa

12

Prestakuntza osagarria:

PRESTAKUNTZA OSAGARRIA

ECTS

Programazioaren Hastapenak

3

Iragarkiaren kodea: F1812486