208. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1878/2018 EBAZPENA, 2018ko irailaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Biomedikoko Unibertsitate Masterreko ikasketa plana argitaratzea agintzen duena.

Ikasketa planak Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena izan duenez, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak emandako aldeko txostena eduki ondoren, bai eta Nafarroako Foru Komunitatearen baimena ere, eta 2016ko urriaren 7an Ministro Kontseiluak tituluaren ofizialtasuna ezarri zuenez (zeina 2016ko urriaren 26an argitaratu baitzen BOEn, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2016ko urriaren 14ko ebazpen baten bidez).

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, 2007ko apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak emandako idazketaren arabera, eta 2007ko urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak bere 26.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zeina 2010eko uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatu baitzuen, Errektoretza honek erabakia hartu du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Biomedikoaren Unibertsitate Masterra titulua lortzeko ikasketa plana argitaratzeko.

Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.

Iruñean, 2018ko irailaren 27an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.

ERANSKINA

1878/2018 Ebazpenarena, 2018ko irailaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Biomedikoko Unibertsitate Masterreko ikasketa plana argitaratzea agintzen duena.

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO INGENIARITZA BIOMEDIKOKO UNIBERTSITATE MASTERRA TITULUAREN IKASKETA PLANA

Jakintza-adarra: Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikasketa planaren banaketa ECTS kreditutan, irakasgai motaren arabera:

IRAKASGAI MOTA

ECTS KREDITUAK

Nahitaezkoak

36

Aukerakoak

36

Master Amaierako Lana

18

Kredituak osotara

90

Ikasketa plana, laburtua (moduluen eta irakasgaien arabera), eta denbora banaketa:

MODULUA

ECTS

IRAKASGAIA

IZAERA

ECTS

IKASMAILA

Hastapenen modulua

30

Patologiaren eta Patofisiologiaren Hastapenak

Nahitaezkoa

9

1

Bioelektrizitatea

Nahitaezkoa

4,5

1

Bioestatistika

Nahitaezkoa

4,5

1

Instrumentazio Biomedikoa

Nahitaezkoa

12

1

Espezialitate modulua

30

Espezialitatea Seinaleen eta Irudi Medikoen Prozesatze-lanean eta Komunikazioan

Aukerakoa

30

1

Espezialitatea Biomedikuntzan eta Biomaterialetan

Aukerakoa

30

1

Practicuma

30

Osasun Ingeniaritza

Nahitaezkoa

6

2

Aukerakoak

Aukerakoa

6

2

Master Amaierako Lana

Nahitaezkoa

18

2

Prestakuntza osagarriak:

OSAGARRIAK

ECTS

Programazioaren Hastapenak

4,5

Seinale eta Sistema Diskretuak

4,5

Biomekanikaren eta Biomaterialen Hastapenak

4,5

Iragarkiaren kodea: F1812485