208. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

812/2018 EBAZPENA, urriaren 19koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren bi ebazpenetan atzemandako akatsak zuzentzen dituena: maiatzaren 4ko 206/2018 Ebazpenean eta ekainaren 7ko 332/2018 Ebazpenean, Funesko eta Azkoiengo udalerrien arteko muga jurisdikzionalen marrak eta Faltzesko eta Martzillako udalerrien artekoak onartzen dituztenak, hurrenez hurren.

Izenburuan aipatzen diren muga jurisdikzionalen marrak Institutu Geografiko Nazionaleko Kartografiako Erregistro Zentralean inskribatzeko tramitean, erakunde horretako Lurralde Mugaketen Zerbitzuak jakinarazi dio zuzendaritza nagusi honi bi akats material daudela eta zuzendu behar direla, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta Toki Antolamenduko Zerbitzuak hala proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren maiatzaren 4ko 206/2018 Ebazpenaren eranskina zuzentzea. Ebazpen horren bidez Funesko eta Azkoiengo udal-mugarteen arteko muga jurisdikzionalaren marra onetsi zen (2018ko 92. NAO, maiatzaren 15ekoa). Eranskinean, M12-M3T mugarri puntuari dagokion taulako erregistroan zuzenketa hau egin behar da:

Honako hau dioen tokian:

602017,5

4686746,6

Honako hau behar du:

602018

4686747

2. Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren ekainaren 7ko 332/2018 Ebazpenaren eranskina zuzentzea. Ebazpen horren bidez Faltzesko eta Martzillako udal-mugarteen arteko muga jurisdikzionalaren marra onetsi zen (2018ko 115. NAO, ekainaren 15ekoa). Eranskinean, M01-M3T mugarri puntuari dagokion taulako erregistroan zuzenketa hau egin behar da:

Honako hau dioen tokian:

605165

Honako hau behar du:

605164

3. Ebazpen hau jakinaraztea Institutu Geografiko Nazionaleko Lurralde Mugaketen Zerbitzuari (General Ibáñez de Ibero, 3, 28003 Madril).

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko urriaren 19an.–Toki Administrazioko Zuzendari Nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: F1812606