1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
3339/2018 EBAZPENA, urriaren 16koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda, bai eta, arrazoia adierazita, eskuratu ez dutenena ere.
Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak irailaren 21ean emandako 3042/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin-behineko zerrenda, bai eta eskuratu ez dutenena ere, horren arrazoia adierazita.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta bakar bat ere aurkeztu ez denez, bidezko da espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda onestea.
Bestetik, bidezko da inongo espezialitaterik eskuratu ez duten maisu-maistren behin betiko zerrenda ere onestea, horren arrazoia adierazita.
Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak martxoaren 7an emandako 183/2017 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda onestea. I. eranskin gisa ageri da.
2. Inongo espezialitaterik eskuratu ez duten irakasleen behin betiko zerrenda onestea, kasuan kasuko arrazoia adierazita. II. eranskin gisa ageri da.
3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.
4. Ebazpen honen eta bere eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.
5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Deialdien Atalari eta Titulazioak Aztertzeko Batzordeari, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2018ko urriaren 16an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Iglesias Álvarez.
I. ERANSKINA
Maisu-maistren kidegoko espezialitatea eskuratu duten funtzionarioak
DEITURAK ETA IZENA | ESPEZIALITATEAK |
AZPILICUETA ARISTORENA, LOREA | LEHEN HEZKUNTZA | PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA |
ERREA NUÑO, EDURNE | LEHEN HEZKUNTZA | |
EZCURRA URCHEGUI, MARIA ASUNCION | HAUR HEZKUNTZA | |
FREISES PEÑA, RUTH | HAUR HEZKUNTZA | LEHEN HEZKUNTZA |
GOÑI SALDÍAS, SILVIA | PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA | |
MINA ARRAIZA, MIGUEL ANGEL | LEHEN HEZKUNTZA | |
PEÑA OVEJAS, ELENA | HAUR HEZKUNTZA | |
ROBLES CASTEÑEDA, BAKARNE | HAUR HEZKUNTZA | |
RODRIGUEZ LANDIVAR, IOSUNE | HAUR HEZKUNTZA | LEHEN HEZKUNTZA |
ROS GARRIDO, ALBA | LEHEN HEZKUNTZA | |
RUIZ PEREZ, RUBEN | PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA | |
SANTOS GARCIA QUINTANILLA, NURIA | HAUR HEZKUNTZA | |
VILCHEZ PALACIO, ANA MARIA | LEHEN HEZKUNTZA | |
II. ERANSKINA
Maisu-maistren kidegoko espezialitatea eskuratu ez duten funtzionarioak
DEITURAK ETA IZENA | ESPEZIALITATEAK | ARRAZOIA |
GARIJO GRACIA, ESTHER | | Ez da Nafarroako funtzionarioa |
GURREA GONZALEZ, YOLANDA | PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA | Ez du frogatu Hezkuntza Bereziko Azpiatala edo horren balio berekorik |
MIRON POZO, LUIS | | Ez da Nafarroako funtzionarioa |
SANCHEZ PEREZ, AMARANTA | | Ez da Nafarroako funtzionarioa |
SANTANO ZABALA, JUAN PABLO | ATZERRIKO HIZKUNTZA: INGELESA | Ez ditu frogatu apirilaren 3ko 801/2012 Ebazpenean eskatzen diren titulazioak (2012ko apirilaren 20ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) |
Iragarkiaren kodea: F1812483