208. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditu-gehigarriaren espedientea:
langileen ordainsarien igoera 2018an. Behin betiko onespena

Batzar Nagusiak 2018ko irailaren 6an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zen 20.000,00 euroko kreditu-gehigarriaren espediente bat. Horren bidez finantzatuko da Mairagako Mankomunitatearen zerbitzuko langileen ordainsariei buruzko hitzarmenak 2018ko ekitaldirako ekartzen duen igoera (%1,5 urtean eta %0,25 seihilekoan), 2018rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 20/2017 Foru Legearen 6. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Espedientea jendaurrean egon da 15 egun baliodunean, 2018ko 183. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 20an, iragarkia argitaratu ondoren, eta epe horretan inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsitzat jo da.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, aurrekontu-aldaketa, behin betiko onetsitakoa, argitara ematen da kapituluka laburtua, orok jakin dezan.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 20.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 20.000,00 euro.

Tafallan, 2018ko urriaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1812378