208. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruña. Oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia Hilarión Eslava kaleko 7ko eraikinean. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2018ko urriaren 4an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 04-OCT-18 (9/CU).

Ikusirik Tokiko Gobernu Batzarrak 2018ko maiatzaren 7an harturiko JOB 15-MAY-18 (5/CV) erabakia, hasiera batean onetsi baitzuen Hilarión Eslava kaleko 7ko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia. Eraikinaren jabeen erkidegoa da desjabetzearen onuraduna, eta espedientea jendaurrean egon da iragarkia paratuta 2018ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 11n, baita bertako prentsan ere. Jendaurreko aldi horretan alegazioak aurkeztu dira, eta bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 123.1.i) artikuluan nahiz aplikatzeko xedapenetan ezarritakoarekin, eta ikusirik espedientean jasotako txosten tekniko-juridikoa,

ERABAKI DA:

1.–Ezestea Isabel Lacabe Morenok, Beunza Mayor SLren izenean aurkeztutako alegazioak, espedientean jasotako txostenean oinarrituz, onetsi eta erantsi baita.

2.–Behin betiko onestea Hilarión Eslava kaleko 7ko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia, Udal Erregistroan 2018ko otsaileko agiriaren eta 2018ko irailaren 11ko eranskinaren arabera.

3.–Deklaratzea onura publikokoa eta nahitaezkoa dela beheko solairuan dagoen lokalaren 3,10 m²-ren okupazioa; beraz, Udalak desjabetzeko prozedurari ekinen dio, eraikin horretako jabeen elkartearen alde diharduen administrazio gisa.

4.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta ale bat Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentura (Etxebizitza Zerbitzua) igortzea.

Iruñean, 2018ko urriaren 18an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.

ERANSKINA

Agiri arautzailea (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1812491