208. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia, Larrasoaña kaleko 11, 13, 15, 17, 19, 10 eta 12 zenbakietan. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2018ko urriaren 4ko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 04-OCT-18 (8/CU).

“Larrasoaña kaleko 11, 13, 15, 17, 19, 10 eta 12an oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziaren dokumentua, hasiera batean onetsi ondoan (JOB 04-07-2018-11/CV), jendaurrean egon da eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu; ikusirik José Luis Iriguibel Manzanerok aurkeztutako testu bategina, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2018ko irailaren 17ko txostenarekin bat,

1. Behin betiko onestea Larrasoaña kaleko 11, 13, 15, 17, 19, 10 eta 12 zenbakietan oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziaren testu bategina, Jose Luis Iriguibel Manzanedok sustatuak Larrasoaña 17ko jabeen erkidegoaren izenean.

2. Igortzea erabaki hau eta onetsitako agiriaren ale bat Nafarroako Gobernuari, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.”

Ebazpen honen aurka, honako errekurtso hau aurkez daiteke:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2018ko urriaren 15ean.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.

ERANSKINA

Aplikatutako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1812417