208. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 478. lurzati bananduan. Behin betiko onespena

Luzaideko Udalak, 2018eko urriaren 18an egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Luzaideko Udaleko Kudeaketa Batzordeko buruak, 2018ko abuztuaren 27ko 56/2018 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun-azterketa 1. poligonoko 478. lurzati bananduan, Eduardo Echeverri Tapia arkitektoak egin eta 2018ko abuztuan aldatu eta erregistraturiko agiri teknikoaren arabera. Javier Mateo Etcheparek sustatu du.

Xehetasun-azterketa hori jendaurrean egon da hogei egun baliodunean, iragarkia 2018ko 178. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 13an, eta prentsan argitaraturik.

Jendaurrean egon bitartean inork ez du erreklamazio edo alegaziorik batere aurkeztu.

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2.c) artikuluarekin bat, osoko bilkuraren gain uzten baitu antolamendurako tresnak behin betikoz onesteko eskumena, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan eta horrekin bat heldu direnetan xedatuarekin bat,

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea “Etxebizitza berri baten sarbideak eta kokapena” xehetasun-azterketa 1. poligonoko 478. lurzati bananduan, Javier Mateo Etcheparek sustatua, 2018ko abuztuan aldatu eta Udalean erregistraturiko agiri teknikoaren arabera. Bertan 71,85 m²-ren beste lagapen bat planteatu da eta sarbide berria oinezkoentzat eta autoentzat. Agiria Eduardo Echeverri Tapia arkitektoak egin du eta espedientean jasota dago.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta agiri teknikoa iragarkiaren eranskin gisa.

Hirugarrena.–Ale bat Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura igortzea, 1/2017 Foru Dekretu Legegilearen 79. artikuluak xedatuaren babesean.

Luzaiden, 2018ko urriaren 19an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Fernando Alzón Aldave.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1812582