208. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Udal Plan Orokorreko eraikingintzari buruzko ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena

Leitzako Udalak, 2018ko maiatzaren 29an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Eraikingintzari buruzko ordenantzan.

Hasierako onespenaren erabakia 2018ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 28an.

Jendaurreko epea inolako erreklamazio, kexa edo oharrik jaso gabe iragan denez, behin betikoz onetsita gelditu da aipatu ordenantza horren aldaketa, ondoren ematen baita; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak eman dion idazketaren arabera.

Leitzan, 2018ko urriaren 9an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

ERANSKINA

Aldatutako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1812367