208. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

2018. urteko Jarduera ekonomikoen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da 2018ko urriaren 19tik azaroaren 30era izanen dela Jarduera Ekonomikoen gaineko zergaren 2018ko ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez.

Helbideratutako ordainagiriak 2018ko azaroaren 30ean kargatuko dira kontuetan.

Ohartarazten da, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidean kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Oltza Zendean, 2018ko urriaren 18an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1812533