208. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea. 2018ko bigarren seihilekoa

Berriobeitiko Udalak aditzera ematen du landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren bigarren seihilekoa borondatez ordaintzeko epea heldu den 2018ko azaroaren 20an bukatuko dela.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak ordaintzen ahal dira Udalaren web-orriaren bidez, 948 012012 telefonoaren bidez, edo La Caixaren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein sukurtsaletan, dagokion ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak 2018ko azaroaren 20an kobratuko dira kontuetatik.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte eta betearazpen bidez kobratuko dira.

Berriobeitin, 2018ko urriaren 19an.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1812534