208. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko 2018ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Honen bitartez aditzera ematen zaie interesdunei, landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko 2018ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea 2018ko azaroaren 5ean hasi eta 2018ko abenduaren 4an bukatuko dela.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Bargotako Udalaren kontuan ordaindu ahalko dira, Nafarroako Rural Kutxan edo Caixabanken, aipatutako epean.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako kontuetan kargatuko dira 2018ko azaroaren 30ean.

Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu-bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Bargotan, 2018ko urriaren 19an.–Kudeaketa Batzordeko burua, M.ª Cruz Merino Díaz de Zerio.

Iragarkiaren kodea: L1812538