1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua emateko eta ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduraren aurretiazko fasea. Sustatzailea Israel Perez Aicua da.
Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan xedatutakoarekin bat, aditzera ematen da dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era), eta beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.
Espedientearen kodea | 0001-0225-2018-000018 |
Instalazioa | Zerri-gizendegia |
Sailkapena | Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea | 2B / 9.1 |
Abenduaren 16ko 1/2016 LED | 9.3.b) |
Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua | 6.6.b) |
Abenduaren 9ko 21/2013 Legea | I. eranskina / 1. taldea |
Titularra | Israel Perez Aicua |
Kokapena | 6. poligonoa, 490. eta 491. lurzatiak, “Yerbago” alderdia |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N ardatza, X: 606.066,000 eta Y: 4.689.953,000 |
Udalerria | Caparroso |
Proiektua | Zerri-gizendegia (dagoen instalazioa handitzea, 1560 buru izatetik 2712 izatera) |
Baimena emateko eskuduna den organoa | Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia |
Informazioa eskatzeko organoa | Baimenen Bulegoa autprema@navarra.es |
Alegazioak aurkezteko organoa | Baimenen Bulegoa Alegazioak bide hauek erabiliz aurkezten ahalko dira: –Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoak –Telematikoki: Nafarroako Gobernuaren atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (www.nafarroa.eus) –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz |
Jendaurrean jarritako dokumentazioa | –Ingurumen baimen integratuari buruzko proiektua –Ingurumen eraginaren azterketa |
Interneteko helbidea dokumentazioa kontsultatzeko | http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Proyectos+en+informacion+publica.htm |
Iruñean, 2018ko urriaren 5ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.
Iragarkiaren kodea: F1812122