207. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

153/2018 EBAZPENA, maiatzaren 10ekoa, Aurrekontuaren zuzendari nagusiak emana, San Benitoren Ordenari (Solesmesko kongregazioari) diru-laguntza ematen diona. DDBN identifikazioa: 418884.

Aurrekontuaren zuzendari nagusiak maiatzaren 10ean emandako 153/2018 Ebazpenaren bidez, oinarri arautzaileak onetsi ziren, eta diru-laguntza hau eman zen:

–2018ko gastuen aurrekontuko 111000-11300-4819-923100 partida, “Eremu publikoen mantentze-lanak (Leireko eta Irantzuko monasterioak)” izenekoa.

–Onuraduna: “San Benitoren Ordena. Solesmesko kongregazioa”, IFZ: R 3100077 A.

–Emandako diru kopurua: hamahiru mila hirurehun eta hamabost euro eta berrogeita hamar zentimo (13.315,50 euros).

–Diru-laguntzaren helburua: Fuente de las Vírgenes izeneko josteta eremua eta hango lorategia mantentzeko lanak finantzatzea, eta Leireko monasterioa eta ingurua garbitu eta zaborra bertatik eramatea.

Testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 418884.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 10ean.–Aurrekontuaren zuzendari nagusia, Begoña Urrutia Juanicotena.

Iragarkiaren kodea: F1812443