207. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 25a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BERA

Interesdunendako jakinarazpena, bidea hobetzeko obrak gelditzea ukatzearen aurkako gora jotzeko errekurtsoan

Martín Tapia Elgorriagak, uztailaren 23an Alkateak emandako 128/2018 Ebazpenaren aurka 18-01963 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (ebazpen horren bitartez bidea hobetzeko obrak gelditzea ukatu zen); alkateak, urriaren 16an emandako 193/2018 Ebazpenaren bitartez, interesdunak diren pertsona guztiak epatzea erabaki zuen.

Interesdun guztiei jakinarazten zaie gora jotzeko errekurtso hau jarri dela, xedea izanik hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, ager daitezen, nahi badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian, beren eskubideak defendatzeko.

Horixe jakinarazten da argitalpen honen bitartez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatuari jarraikiz, kontuan harturik errekurritutako egintzaren hartzaileak zein-zenbat diren jakiterik ez dagoela.

Beran, 2018ko urriaren 17an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1812464