207. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Jabari publikotik desafektatzea, kalifikazio juridikoa aldatuta, honako ondasun hau: Zuluetako Kontzejua Elkartea (6. poligonoa, 53. lurzatia, 2. eremua, 2. hiri unitatea). Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2018ko urriaren 9an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen honako ondasun hau jabari publikotik desafektatzea, haren kalifikazio juridikoa aldatuta: Zuluetako San Esteban kaleko 21. zenbakiko beheko solairuan den Zuluetako Kontzejua Elkartea (6. poligonoa, 53. lurzatia, 2. eremua, 2. hiri unitatea), Udalaren titulartasunekoa, Zuluetako Kontzejuaren azkentzearen ondotik; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuan ezarritakoan oinarrituz. Xedea da ondasun hori jabari publikokoa edo erabilera publikokoa izatetik Noain Elortzibarko Udalaren ondareko ondasun izatera pasatzea eta, horrela, altxor publikorako diru-sarrera iturri bilakatzea, bertako aretoak errentan emanez, Zuluetako herritarren eskari handiari erantzutearren.

Urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta, hala bada, alegazioak aurkez daitezen.

Noain Elortzibarren, 2018ko urriaren 11n.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1812407