207. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Udalaren lokalen erabilera herritarren elkarteei eta taldeei lagatzea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2018ko urriaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren lokalen erabilera Lizarrako herritarren elkarteei eta taldeei lagatzea arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lizarran, 2018ko urriaren 5ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandía.

Iragarkiaren kodea: L1812138