207. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EKALA

Herri-lurraren desafektazioa, haren erabilera lagatzeko edo haren gaineko kargak eratzeko Zudairi-Eulate 20 kV-eko aireko linearako, eta lehengo zortasun-eremu elektrikoa iraungitzea herri ondarera itzultzeko. Hasierako onespena

Ekalako Kontzejuak, 2018ko urriaren 10ean egin osoko bilkuran, eta legez eskatzen den gehiengoaz, erabaki zuen:

1.–Hasiera batean onestea herri-lur baten erabileraren desafektazioa lurzati hauetan, ondoan ematen diren determinazioei men eginez:

ALDI BATERAKO
OKUPAZIOA

LURZATIA

POLIGONOA
(AMESKOABARRENA)

120.40

348 B

1

215.78

346

1

Eta karga eratzea eta bide-zortasun elektrikoa ezartzea.

LINEAREN LUZERA

LURGAIN-
ZORTASUNA

BEHIN BETIKO OKUP.

LURZATIA

POLIGONOA
(AMESKOABARRENA)

11.82

47.36

0

348 B

1

21.36

85.65

0

346

1

Desafektazioaren helburua da Zudairitik Eulatera doan aireko linea ordezkatzea, haren tentsio izendatua 13,2 kV-etik 20 kV-era handitzea eta, behar izanez gero, egungo linea eta deribazioak desmuntatzea.

2.–Garai bateko trazadurak ukitutako zortasun-eremu elektrikoa iraungitzea eta hark ukitutako herri-lurrak Ekalako Kontzejuaren ondarera itzultzea karga edo zamarik gabeko herri-ondasun gisa.

3.–Erabaki hau Ekalako Kontzejuaren iragarki-taulan jartzea hilabetean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, epe horretan alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Hasiera bateko erabakia behin betikoa bilakatuko da alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Ekalan, 2018ko urriaren 10ean.–Kontzejuko burua, José Javier Arana Baquedano.

Iragarkiaren kodea: L1812355