207. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2211/2018 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Iván Gómez Gutiérrez-Solana jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, Obstetrizia eta Ginekologiako barrutiko fakultatibo espezialista lanpostuan aritzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 16ko 293E/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Obstetrizia eta Ginekologiako barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu batzuk oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2017ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 27koan.

Apirilaren 10eko 849E/2017 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2017ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 20koan.

Maiatzaren 18ko 1019E/2017 Ebazpenaren bidez (2017ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 24koa), behin betiko zerrenda onetsi eta bete beharreko lanpostuen zerrenda zehaztu zen (7 lanpostu), lanpostu horien destinoa eta plantillan duten zenbakia adierazita.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditu eta bete beharreko lanpostuetan sartzen ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2018ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 16koan, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1257/2018 Ebazpenaren bidez aipatu proposamenean sartutako 7 izangaiak izendatu ziren.

Silvia Ortega Marcilla andrea ez zen esleitutako lanpostuaz jabetu horretarako ezarritako hilabeteko epean, eta, deialdiaren 10.5 oinarrian ezarritakoarekin bat, bidezko da baja hori gaindituen zerrendan hurrengoa den izangaiarekin betetzea.

Horretan oinarriturik, 2018ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 22koan, txanda irekitik datorren Iván Gómez Gutiérrez-Solana jauna izendatzeko proposamen osagarria argitaratu zen, bera baita hurrengoa probak gainditu dituzten izangaien zerrendan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangaiak deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iván Gómez Gutiérrez-Solana jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Obstetrizia eta Ginekologiako barrutiko fakultatibo espezialista lanpostuan aritzeko, eta plantilla organikoan 69853 zenbakia duen lanpostua esleitzea, Lizarrako García Orcoyen Ospitaleari atxikia.

Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbertzeko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari, Lizarrako Osasun Barrutiko Zuzendaritzari) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan; orobat, adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Foru Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat.

Iruñean, 2018ko urriaren 1ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1812261