207. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Laburpena, haurrak Haur Hezkuntzako 0-3 zikloan eskolatzeko laguntzen deialdiarena (2018-2019 ikasturtea)

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 418406.

Lehena.–Onuradunak.

Laguntzen onuradunak izan ahalko dira hiru urtetik beherako Beriaingo haurrak, 2018-2019 ikasturtean Haur Hezkuntzako 0-3 zikloan matrikulatu badira.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdiaren xedea da beken ematea arautzea, Beriaingo familiei emateko bekak alegia, hiru urtetik beherako haurrak eskolatzen laguntzen dietenak. Haurrek Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa ematen duten haur eskoletan matrikulatuak egon behar dute.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

2017ko urriaren 4ko osoko bilkuran hartutako erabakia.

http://www.beriain.es/convocatoria-ayudas-0-3-anos-2/.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

–Per capita errentaren tarteak:

  • 0 eurotik gora.
  • 4.500,00 euro gehienez.

–Diru-laguntza:

  • Eskolatzea + jantokia: %62.
  • Eskolatzea: %83.
  • 4.501,01 eurotik gora.
  • 5.500,00 euro gehienez.

–Diru-laguntza:

  • Eskolatzea + jantokia: %58.
  • Eskolatzea: %77.
  • 5.500,01 eurotik gora.
  • 6.650,00 euro gehienez.

–Diru-laguntza:

  • Eskolatzea + jantokia: %54.
  • Eskolatzea: %71.
  • 6.650,01 eurotik gora.
  • 7.980,00 euro gehienez.

–Diru-laguntza:

  • Eskolatzea + jantokia: %46.
  • Eskolatzea: %60.
  • 7.980,01 eurotik gora.
  • 9.300,00 euro gehienez.

–Diru-laguntza:

  • Eskolatzea + jantokia: %38.
  • Eskolatzea: %53.
  • 9.300,01 eurotik gora.
  • 10.700 euro gehienez.

–Diru-laguntza:

  • Eskolatzea + jantokia: %26.
  • Eskolatzea: %38.
  • 10.700,01 eurotik gora.
  • 12.400,00 euro gehienez.

–Diru-laguntza:

  • Eskolatzea + jantokia: %18.
  • Eskolatzea: %25.
  • 12.400,01 eurotik gora.
  • 15.000,00 euro gehienez.

–Diru-laguntza:

  • Eskolatzea + jantokia: %6.
  • Eskolatzea: %10.
  • 15.000,00 eurotik gora.

–Diru-laguntza:

  • Eskolatzea + jantokia: 0%.
  • Eskolatzea: 0%.

Per capita errentaren tarte bakoitzeko aipatu den laguntzaren portzentajea da, hain zuzen, gehienez eman daitekeena. Zehazki jakiteko, aurrekontuan dagoen dirua eta zenbat eskabide dauden hartuko dira kontuan.

Eskolatzeko eta jantokiko kontzeptuengatik Beriaingo udal-mugartetik kanpo eskolatutako haurren familiei ordaindu beharreko zenbatekoa ez da txikiagoa izanen Beriaingo Haur Eskolan matrikulatuta jasoko lukeena baino.

Eskaerak aurkezteko epea:

Hogei egun naturalean, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Beriainen, 2018ko urriaren 8an.–Alkate udalburua, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L1812171